Programa
ERAKUSKETA
(Itsas Etxea Auditoriuma)
2025eko ADG Laus Sariak: Diseinua, oraina.
WORKSHOP 10:30 — 12:30
(Maddalen espazioa)
Núria Vila
HITZALDIAK 16:30 — 19:00
(Itsas Etxea Auditoriuma)
Relaja El Coco
Teta y Teta
Fuego Camina Conmigo
TOPA! 20:00 — 22:00
(Ttopara)
Zestafesta
X
Ttopara
DJ SantaClau
Hizlariak
2025eko ADG Laus Sarien erakusketa: Diseinua, oraina.
Martxoaren 12tik 25era.
Asteazkenetik igandera, 17:00etatik 20:00etara.
Erakusketak 2025eko Laus Sarietan urrezko saridun izandako proiektu-multzo bat bilduko du, gaur egungo diseinu grafikoaren proposamen nabarmenenetako batzuk erakutsiz. Horrez gain, Ohorezko Laus saria eta Enpresa eta Erakundeentzako Laus saria ere izango dira ikusgai; horien bidez, ibilbide profesionala eta diseinuak erakundeetan duen integrazio estrategikoa aitortzen dira. Proiektuak erakustetik harago, diseinua berrikuntzarako, lehiakortasunerako eta gizarte-eraldaketarako motor gisa aldarrikatzen du erakusketak, alderdi estetikotik harago duen eragina azpimarratuz.
@adgfad
www.adg-fad.org
Núria Vila
Bigarren bizitza bat.
Diseinu zirkularra esperimentatzen.
Gaur egun, bizkorrak eta iragankorrak diren gauzak nagusi diren garaian bizi gara. Workshop honetan fokua aldatu nahi dugu, lehendik ditugun baliabideei balioa emateko eta planetarekiko modu kontziente eta arduratsuan komunikatzeko. Hondakin-materialekin lan egingo dugu, zabor bihurtu aurretik bizitza berriak emanez.
Eskuzko prozesuen bidez, pieza grafikoak sortuko ditugu janari-hondakinekin egindako tintak erabiliz. Eskuak zikintzeko, esperimentatzeko eta diseinatzeko modua birpentsatzeko tailerra izango da. Diseinua ere aldaketarako tresna izan baitateke.
Izena emango duzu sortzeko beste modu bat probatzeko?
@nu_vila
nuriavila.net
Relaja El Coco
FRANCESCO FURNO
Relajaelcoco diseinu-estudioaren sortzailea.
Sormen-lanetan orojalea naiz, Relajaelcoco estudioaren kofundatzailea, eta diseinuaren nahiz sormenaren hainbat adarretan dihardut. Ez dut iruzurtiaren sindromerik jasaten, eta horregatik saiatzen naiz branding, infografia edo argitalpen-proiektu bakoitzak zerbait berezia izan dezan.
Teta y Teta
MARÍA RUFILANCHAS
Teta y Teta eta Molaría-ren sortzailea.
Teta y Teta irabazi-asmorik gabeko elkartea da, baina emakumeen gaineko begirada sormen-kolpez eraldatzeko asmo sendoa du. Molaría, berriz, naming-ean eta marken ahotsen sorkuntzan espezializatutako sormen-estudioa da, baita Teta y Teta elkarteko sormen-departamentua ere.
Fuego Camina Conmigo
LIBE AMUNARRIZ
Arte-zuzendaria.
Fuego Camina Conmigo sormen-agentzia independente bat da, eta marken eta pertsonen arteko konexio-bide berriak bilatzen ditu. Sormen- eta komunikazio-proiektuak garatzen dituzte paradigma berriaren gidari izan nahi duten bezeroentzat.